Gure ikastetxea

IES DOLORES IBARRURI Bigarren Hezkuntzako Institutua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoa da. Gallarta auzoan dago, Abanto-Zierbena udalerrian. Duela 50 urte sortu zen (1971-72 ikasturtea) eta bere hezkuntza-eskaintza aldatuz joan da gizarte-beharren arabera. Gaur egun, honako irakaskuntza hauek eskaintzen ditu: derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoa (bi modalitate: giza eta Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak eta Teknologia) eta goi-mailako bi Heziketa Ziklo: egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria eta gizarte- eta kirol-arloko irakaskuntza eta animazioko goi mailako teknikaria.


Orrialde honetako ataletan gure Institutuari buruzko informazioa eskaintzen dizugu. Web orria irekita eta erabilgarri dagoen bezala, ikastetxea, irakasleak, zuzendaritza, idazkaritza eta atezaintza ere zuen galderei eta beharrei erantzuteko prest daude. Interesatzen zaizun informazioa ez baduzu hemen aurkitzen, ez izan zalantzarik eta deitu edo idatzi guri posta elektronikoaren bidez. Gustura erantzungo dizugu.